viernes, 16 de noviembre de 2012

Sopela... gindoazela, gatozela

 Larunbata. Eta kultur ekitaldi mordoa tokatu gure herri honetan. Batetik, Xilabako finala; bestetik, Becatu... eta geu, gure oin eta errimak, Sopelara bidean.

Limusinean sartu ginen danak eta bertaratu ginenerako, Anartzek dena gertu zuen. Areto txikia eta ederra Sopelakoa.

Ez gintuen aurrean izango zen jende kopuruak gehiegi kezkatu. Datozenak datozela...Gora Sopela eta kitto.

Giro ederra dugu taldean. Kotxean sartzen garen unetik, bateko txiste, besteko kontakizun, entzuten ari ginen kantuaren bersioa... ensaioan ere, umore puntua ez da falta izaten. Seriotasuna ere, irriparrarekin idazten baita. Konfiantza deitzen omen zaio horri. Nahiz eta, inoiz, konfiantza horrek, pause zenbait izan bidean ere.


Giroa epel hasi zen arren, txaloen beroa sumatuz joan ginen bertsoaldiak dantzatu ahala. Gu ere, sentsazio onak genituen. Teknikarion mahaitik hasita, oholtzaraino... dena zihoan ondo, ederto!!

Sentsazio berezi batekin irten ginen bertatik. Orain arte izan dugu sentsaziorik onenarekin irten ginen kultur etxetik. Bertakoak ere, mimoz zaindu gintuzten eta eskerrak eman nahi dizkiegu blog honetatik.

Azaroko "tour" hontako bigarren emanaldia zen hau. Bagoaz azaroan barrena... baina, bagoaz oholtzaz oholtza, plazaz plaza, gure errimak eta oinen arrastoa utziz.


1 comentario:

  1. Azaroaren 16a dio sarrera honen datak, baina testuan diozuenagatik, aurreko asteburuari buruz ari zarete hizketan. Izan ere, azaroaren 16an, bart, gaueko 22:30ean, Goierriko Zaldibia herrien zineten.

    Eta ziurtasunez diot zinetela, neu ere han nintzelako. Aitor dut tiraka eraman nindutela, Inazio, Tere, Maritxu eta Karlos adiskideek, lanak izan zituztela burugogor hau ikuskizun hartara eramateko, baina ni ez izan burugogorretik duen bakarra...

    Joan ginen bada, Zaldibiako ikuskizunera. Eta bigarren aitortza egin behar hemen: aspaldi ezer gutxik hunkitu nauen bezala hunkitu ninduzuen zuen ikuskizunarekin. Bikaina: erotismoa, ziria, umorea, pikardia, maitasuna, erritmoa, perkusioa, musika, bertsoak, dantza... zer ez zeukan ordubeteko saio hark!

    Atzo zortzi beste auzo-herri batean zarete, Beasainen, eta ez dut hara joaterik, baina adi jarraituko dut zuen agenda, eta izango dugu oraindik elkarren aurrez aurre egoteko abagunea.

    Amaitzeko, Aiertena ez dadila ezer izan. Showlari bati dagokion gisan amaitu zuen ikuskizuna, gartsu, tartean dantzaren bat taldekideari eginarazi bazion ere, ezinaren ezinez, zaintiraturen bat-edo tarteko.

    Besarkada bat guztioi.

    Joxemai

    ResponderEliminar